PRODUKTU INGENIARITZA

PROIEKTUAREN DEFINIZIOA
Beharrezko materiala erosteko kudeaketa integrala.
Produktuaren betekizunak zehaztea, gure know-how guztia ekarriz ondorengo industrializaziorako eta HW diseinuan kolaboratzeko.
Eskaintza zehatzak egiten ditugu, eskuragarri dauzkagun fabrikazio-zerbitzuak eskainiz edo teknologia berriak aplikatzeko beharra aztertuz.
BOM azterketa egiten dugu gure Erosketa-talde zabalari esker, pilaketa-premietan, obsoleszentzietan eta osagai alternatiboetan kolaboratzen dugu.
PROTOTIPOAK ETA INDUSTRIALIZAZIOA
Balio erantsia, prototipoaren fabrikaziotik serieko fabrikazioa merkaturatu arte.
Lankidetza estua bezeroarekin.
I+Gko departamentu bat dugu, produktu elektronikoen diseinu eta garapeneko teknikariek zuzendua. Bezeroaren espezifikazioei jarraikiz, zirkuitu inprimatuaren diseinu eta garapenean kolaboratzen dugu haren aldaera guztietan, baita prototipo edo aurreserieen fabrikazioan ere, homologatzeko eta behar diren dokumentu eta tresnak sortzeko.
Zentro teknologikoekin eta laborategi akreditatuekin kolaboratzen dugu, entsegu eta proba arau-emaileak egiteko prozesua kudeatzeko.
EMS DISENU-FASEAN KOLABORATZEA

1. Kostuak murrizten ditu

2. Epeak hobetzen ditu

3. Kalitatea hobetzen du
LOGISTIKA INTEGRALA
Material-erosketaren kudeaketa integrala jartzen dugu gure bezeroen eskura: materialaren definizioa, epeari eta banaketari dagokionez soluziorik onena bilatzea, kudeaketan kolaboratzea, eta hornitzaileak bilatzea.


STOCKEN KUDEAKETA ETA KONTROLA
Stockak kudeatu eta kontrolatzeko, osagaiak biltegiratu eta kontrolatzeko azken sistemak dauzkagu:
- Biltegi automatizatuak.
- Biltegi automatizatuetako stocken kudeaketa.
- Kontrolpeko tenperatura eta hezetasuna kontserbatzeko gela.
- Osagaien trazagarritasuna, harreratik azken produktua entregatu arte.
- Kalitate-kontrola harreran, pieza eta osagai kritikoetarako.